XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaldi sinpleak

Hitz sinpleekin edo aurrez prestatutako testua hautatu eta transkribatzea eskatzen duten ariketekin ihardun ondoren, hurrengo urratsa ikasleei beren hizketa sortzeko aukera ematea da.

Nortasun agiriak, izenemate inprimakiak, iragarkiei egindako erantzunak, aduana-aitorpenak e. a. betetzea abiapuntu ona da, eta bide horretatik laster dator postalak eta gutun sinpleak idaztea.

Idatzizko iharduera ezagun bat ondorioen jokoaren aldaera bat paratzea da.

Pertsona bakoitzak sei galdera idazten ditu lehenik, demagun, azpian erantzuteko nahikoa espazio utziz.

Ondoren, papera seitan tolesten da eta hurrengo pertsonari pasatzen zaio lehen galdera erantzun dezan.

Orriak pasatuz jarraitzen da sei galderak erantzun arte.

Hasierako idazleari itzultzen zaio hartutako erantzunak irakur ditzan.

Komeniz gero, gehiago luza daiteke, jakina, galdera-erantzunak ikasle bakoitzari irakurri eraziz ikastaldearen aurrean.

Teknika bera, edo beronen aldaera sinplifikatua, erabil daiteke gako-hitzen testuinguruak lantzeko (ikus 2. kapitulua, or.).

Hemen eragilea ez da galdera bat, baizik eta programako gako-hitz bat.

Zeregina gako-hitza ageri den esaldia ordezkatzea da, edo zentzuzko esaldia ematea behinik behin, hitza ondo ulertu dela erakusten duena.

Ataskua / Trafiko ataskua hiru kilometrotan zehar luzatzen zen.

Lerroak / Furgoneta, lerro hori bikoitzen gainean aparkatuta zegoen.

Neurgailua / Aparkatze neurgailuaren arduradunak bere bloka atera zuen.

Froga zuzenketa

Hau iharduera baliagarria da, ikasgelaz kanpoko lan-mundu errealarekin zerikusia duena, eta entzumen zolitasuna eta zuzen aditzeko trebetasuna lantzen dituena, bide batez idazketarako aukera ematen duelarik.

Hautatu sekuentzia laburra programatik (minutu bat edo bikoa) eta zertxobait aldatutako transkribapena prestatu.